XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLGETAN ETA BENETAN.

¡JAKIN BANEU..!.

Liburuak bialdutea ta liburuak saldutea eztirala bat... jakingo dozu, irakurle maitea.

Ta ezpazenki, neuri jazoriko jazoera barragarri bategaz ikusiko zeunke.

Ainbeste adiskiden artean, Bilbon daukot bat, adiskide on bat, neuk egiñiko libururik batxu bere berak erosi-ezarren, asko saldu dagidan gura leukena.

Ta adiskide on onek, neure liburu Zaparradak eta argitaratu zanetik ille bi barru, Bilbo bertoko Goyenkale'n alkar aurkiturik, eskua luze-luze imiñita, irribarre gozo bategaz berbak gozotuten zituzala, beragana deitu ta esan eustan:.